Mancomunidad de Izaga / Izagako Mankomunitatea


Balsa de las Sanguijuelas/Izainusuna

 La balsa de las sanguijuelas, espacio de biodiversidad.

Los humedales en nuestras latitudes son ecosistemas muy fértiles que albergan comunidades botánicas y faunísticas diversas, adaptadas a la alternancia entre periodos de inundación y de sequía. Además de ser hábitat de muchas especies, son escala de aves migradoras e invernantes y cumplen otras funciones, como la regulación de los regímenes hídricos o ser zonas de ocio en la naturaleza que invitan a la observación y al sosiego.

Sin embargo, son espacios que sufren una fuerte presión urbanística, agrícola o turística y, un estudio tras otro demuestran que su superficie y su calidad siguen disminuyendo en la mayoría de las regiones del mundo.

La balsa de las sanguijuelas es un pequeño humedal antiguo donde aflora el acuífero, que está situado en medio de un paisaje cerealístico. En los años 70 fue drenada y cultivada, aunque siempre mantuvo su naturaleza encharcadiza.

Con el cambio de siglo, el ayuntamiento y gentes del valle se propusieron recuperarla para convertirla en un espacio de conservación y recreo.  Se intentó cerrar  los drenajes que le habían hecho, se excavó superficialmente la cubeta original, se plantaron árboles y arbustos alrededor, y se cercó un área de 5000 m2 para protegerla. Además se construyó un pequeño camino y se colocaron dos bancos como puntos de descanso y de observación. Enseguida y por sí misma fue repoblada de especies tanto de flora como de fauna.

En el año 2018 se volvió a excavar la cubeta que estaba muy colmatada, se amplió el área protegida hasta los 10.000 m2, se plantaron arbustos y árboles en la banda recuperada y se instalaron varias mesas y bancos en la zona de entrada destinados al esparcimiento.

En este panel hemos dibujado algunas especies animales de la balsa, queriendo mostrar la riqueza de invertebrados, aves, anfibios o reptiles que en ella habitan.

Además de las especies dibujadas en el panel hemos observado otras, por ejemplo: caballitos del diablo esmeraldas o rojos, mariposas vanesas de los cardos, herrerillos, carboneros, mirlos, currucas capirotadas, petirrojos, gorriones chillones, luciones, sapos comunes o sapillos moteados.  ¡Muchas otras nos quedan por descubrir o identificar!

Izainusuna, bioaniztasunerako tokia.

Gure latitudean aurki ditzakegun  hezeguneak faunan zein espezie botanikoetan aberatsak dira. Bizidun hauek, beti, urmaelen ur kantitatearen arabera moldatzen dira. Espezie ugariren habitata izateaz gain beste hegazti migratzaile eta negutar askoren atseden-leku ere badira. Kontutan izan behar dugu, urmael hauek ur emarien kontrola burutzen dutela eta gainera gizakiontzat aisialdirako gune aproposak direla, bertan behaketa guneak eta sosegurako guneak sortzen direnean.

Halere, ingurune hauek eraikuntzaren, nekazaritza intentsiboaren  eta turismoaren presio ikaragarria jasan behar izaten dute. Ikerketek behin eta berriz adierazten digute era honetako hezeguneak gero eta urriagoak eta kalitate eskasekoagoak direla munduko herrialde gehienetan.

Izainusuna, paisaia zerealistiko baten erdi erdian, akuiferoak azaleratzen duen hezegune txiki bat da. 70eko hamarkadan drainatua izan zen eta urte luzez laborantzarako erabilia. Dena den beti izan du putzu bihurtzeko berezko joera.

Mende berriarekin batera, Ripakoa elkarteak bultzatuta, udalaren eta ibarreko bizilagunen laguntzarekin Izainen putzua berreskuratzeko lanak burutu ziren, horrela kontserbaziorako eta aisialdirako gune bezala egokitu zen Drainatze sistemak ezabatu ziren, betiko putzuari zegokion sakonera eman zitzaion, zuhaitz eta zuhaizkak landatu ziren eta perimatralki 5000 metro karratuko lursaila itxituraz inguratu zen. Jendearentzat obserbaziorako eta aisialdirako gune gisa egokitu zen, bi banku eta bidexka bat eraikiz. Ez zuen denbora asko behar izan bertan landare eta animalia espeie ezberdinak azaltzeko.

2018an, putzua berriro garbitu behar izan zen erabat lohiz beteta zegoelako eta ingurunea bikoiztu egin zen, gaur egungo 10.000 metro karratuko azalera lortuz. Zuhaitz eta zuhaizka gehiago landatu ziren eta baita banku eta mahai berriak jarri ere.

Panel honetan, Izainen putzuan aurki ditzakegun zenbait animalia espezie irudikatu ditugu: ornogabeak, hegaztiak, anfibioak edota narraztiak, bertako aberastasuna azaltzeko asmoz.

Panelean marraztu ditugunetaz aparte, beste espezie batzuk ere ikusi ahal izan ditugu  putzu honetan, besteak beste, txitxi-burruntzi gorri zein esmeraldak, karduetako Vanesa tximeletak, amilotx urdinak, kaskabeltzak, zozoak, txinbo kaskabeltzak, txantxangorriak, txolarreak, ziraunak, apo arruntak eta apo pikartak. Beste asko eta asko geratzen zaizkigu oraindik aurkitzeko eta identifikatzeko!!